Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Bigarren itzuliari itxaropentsu ekingo dio Laskorainek

Bihar, arratsaldeko seiretan, bigarren itzuliari emango dio hasiera Laskorainek Zilarrezko mailan aritzen den Bilbo Exbasa taldearen filialaren aurka.

Ohi denez, azpiko taldeak, goikoa ornituko dutenaren jokalariz osatuta beharko luke, baina kasu hontan, urte hasieran makina bat jokalarik beste talde batzuetara jo zuten. Hori izan daiteke, alde batetik, talde bilbotarraren egoera txarraren arrazoietako bat. Bestea, entrenatzailearengandik jokalariak jasan behar izaten duten etengabeko presioa eta ardura.

Dena den, ikastolakoek ere badute buruhaustekorik: hiru jokalari lesionatuta eta Mikel Arribillaga "pedigree"-a zigortuta. Deialdia, hortaz, azpiko jokalariekin osatu beharrean aurkitu da Jorge "Mourinho" talde gidaria, honako hauek kolore gris-horiak defenditzeko ohorea izango dutelarik: Alonso Urko, Amatriain, Barriola, Domentxe, Elustondo, Murgi, Otxoa, Saldias, Telleria, Zabala eta Zubillaga.

Esan, aurretik ikastolakoen aurreko gonbidatu bat izango dugula, Ibarrako Lauburuk Usabalen jokatuko baitu lauretatik aurrera. Beraz, atsalde pasa polita egiteko parada dezute.

2 comentarios:

Unai Barriola dijo...

Aupa mutilak!

Aber ba, lehen itzulia bezela 3 puntu poltsikoratuz hasten deun bigarrena.

Atsalde pasa politta bai biharko, aurrena arratsaldea animatzen saiatuko den talde ahula eta ondoren partida estelarra Laskorain handi batekin.

Ala ba, bihar egurra!

Anónimo dijo...

nere baja ere geitu, kontraktura polit bat dauketela bizkarrean ez ditena uzten jolasten.

Bottom Ad [Post Page]