Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Beste errebalida bat Portugaleten

Bihar, larunbata, arratsaldeko sei terdietatik aurrera, Laskorainek, ikastola garaiko azterketa final bat balitz bezela ekin beharko dio, eskarmentu eta esperientzi haundiko Jarrillerosen aurkako partidari.

Parean, lehenengo itzulian tolosarrak majo estutu zuen taldea aitzaki, autobusean igo orduko konzentrazioa eskatu die norgehiagoka armailetatik ikusi beharko duen Jorge Mourinho entrenatzaileak. Horretarako, estratejia jokaldiak errepasatzea pentsatu du.

Astean zehar gaixo egon den Gorka Amatriain, lanari ezin uko egin diezaion Iñigo Murgi eta lesioaren tunel ilunaren amaiera dakusan Eneko Yustos, baja izango dira. Hauek ordezkatuko dituzten ondorengo taldekideak eramango ditu, beraz, Jorgek: Arribillaga, Barriola, Domentxe, Gil, Otxoa, Saldias, Telleria, Telletxea, Zabala eta Zubillaga.

Nahi duenarentzat, espedizioa hiru terdietan aterako da Usabalgo polikiroldegitik (Tolosara itzulera gaueko hamarrak inguru).

Bestalde, azpiko taldeak, Solasten Lazkao goierritarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Ea, hiru puntuekin itzultzen diren, bai nagusiak, baita probintzialekoak ere.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]