Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laudioko gotorlekura hiru puntuen bila

Helburu horrekin joango da bihar Laskorain, egun etxean galdu ez duen Izkepot arabarrari zor dion bisitan. Joanekoan majo kostata irabazi zioten tolosarrak azken minutuan Andonik sarturiko penalti bati esker eta orokorrean laudiotarren partidak emaitza estua izaten dute. Adibide gisa, denboraldian zehar bi gol edo gutxiagoz galdu dituztela bere partida guztiak.

Asteak, Enekoren bizpairu hilabeterako baja ekarri digu, eskuin eskumuturreko eskafoidesa hautsiak bere onera etortzeak behar duen denbora hain zuzen ere. Hemendik, taldekide guztien animoak heldu arazi nahi dizkiot eta laster batean osatu dadila.

Enekoren hutsunea, aspaldian gaixo izan den Amatriainek beteko du eta honi Domentxe, Arribi, Barriola, Telletxea, Saldias, Zabala, Gil, Zubillaga, Otxoa eta Telleria gehituko zaizkio.

Espedizioa, arratsaldeko hiru terdietan irtengo da Usabalgo polikiroldegitik, partida sei terdietan hasiko delarik.

Filialekoak, Ayeteko donostiar aski ezagunei, aurreko asteburuan liderrari irabaztea kasualitate hutsa izan etzela erakutsi nahi diete.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]