2008-02-21

Txapelketarako asteburu erabakigarria

Txapelketaren bi heren beteko diren asteburu honetan, partida erabakigarriak jokatuko dituzte lehenengo lau sailkatuek. Astigarragan, Ceramicas Nogales liderrak eta bigarren sailkatuta dagoen Zierbena boteretsuak, beraien indarrak neurtuko dituzte nor baino nor lidertza jokoan dela.

Azken asteetan, bi taldeen web horrialdeetan "gerra mediatikoa" nagusitzen ari da, agerian azaltzen dutelarik nolako klubak diren...

Tolosan, berriz, hirugarren dagoen Laskorainek, Iturriondo laugarren sailkatuaren bisita jasoko du. Joanekoan, bizkaitarrak, partidurik galdu gabe, lidertzan zeuden eta ikastolakoek galtzea zer den erakutsi zieten. Beraz, mendeku gosez etorriko zaizkigu Usabalera, larunbatean arratsaldeko seiretatik aurrera ekingo zaion partidara.

Jorgek, taldekide guztiak izango ditu prest aspaldiko partez. Buruhauste bat baino gehiago emango dion deialdia egin beharko du oraingoan. Horitxoak, tartea zabaldu nahi dute sailkapenean eta, bide batez, txapelketari eutsi nahi die. Horretarako, Astigarragan ematen den emaitzari zeharka begira izango dira.

Azpiko taldeak, Zarautz K.E. liderra jasoko du. Partida zaila benetan beheko postuetatik irtetzen saiatzeko.

No hay comentarios: