Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Garaipenaren bidera itzuli nahi du Laskorainek

Denboraldian lehenengoz bi partida jarraian galdu ondoren, tolosarrek Elorriokori patu arazi nahi dizkie "hautsitako platerak". Horretarako, bihar, Usabalen, ez ohizko ordutegian, arratsaldeko 4-etan hasiko baita partida, berrogei minutu konzentratuta osatu beharko dituzte aurreko asteetako ez hustekorik jaso nahi ez badute.

Elorrioko taldea jokalari beteranoz, indartsuz, osaturik dago eta atzean sendo jarrita itxoin ohi dio arerioari beraien arma nagusia baliatzeko, hots, kontraerasoa. Joanekoan, azken minutuan nagusitu ziren ikastolakoak 3 eta 4-ko emaitza estuarekin.

Jorgeren mutilak bestalde, astean zehar kili-kolo ibili dira entrenatzen. Mikel atezaina baja izango da ziurrenik eta Enekok, eskua eskaiolatuta, armailetatik animatuko du taldea. Gainera Ikerrek aste osoa entrenatu gabe pasa du, txonkatilari atsedena eman nahian, eta beste zenbait jokalarik lana medio edo gaixo, ez dituzte hiru egunak osatu.

Beraz, pilak karga-karga eginda azaldu beharko dira horitxoak puntuak etxean gera daitezen.

Filialak, igandean jokatuko du Usabalen, sailkapenean ongi kokatuta dagoen Bar Buenetxea lasartearraren aurka.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]