Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Zierbena liderra neurtuko du Laskorainek

Hil ala biziko partida ezpairik gabe bi taldeek, Muskizen, larunbata arratsaldeko seiak eta laurdenetatik aurrera jokatuko dutena, etxekoak txapelketa irabazteko eta horitxoak horrexetarako azken aukeraren bila. Nola hala, presioa etxekoak izanik, ikastolakoek "galtzeko gutxi eta irabazteko dena" dutela kantxaratuko dira.

Gainera, odolkiak ordainetan eman nahi dizkie tolosarrak, joanekoan, Usabalen jendetza bildu zen partida batean, jipoitu ederra jaso bait zuen Laskorainek Zierbenaren eskutik. Oraingoan ez zaie hain xamurra suertatuko partida!!

Ikastolakoek baja ugari dituzte aste honetan: Mikel, Eneko, Giller, Jon eta Iñigo. Deialdia baina luzeago dirudien zerrenda honek aldiz, Beñat Led filialeko jokalariari mesede eta justizia egin dio, taldearekin bidaiatuko baitu bihar.

Jorgek deialdia honela osatu du azkenik: Unai Domentxe, Gorka, Unai Barriola, Iker, Andoni, Beñat Telleria, Joseba, Ekhi eta aipatu Beñat Led. Autobusa, arratsaldeko hirurak eta hamar inguru irtengo da Usabalgo polikiroldegitik.

Filialak, Billabonako Pub Shepperds Ekintza bizilagunari egingo dio bisita.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]