2008-06-18

Giro ezin hobea izan zuten Laskorainekoak Jiran

Aparteko giroa izan zen joan den larunbata hilak 7-an, urtero legez Laskorainek ospatzen duen Jiran. Eguraldia lagun eta pandereta eskuan, dozena terdi "horitxo"-k gipuzkoar kostako hainbat herri zeharkatu zituzten denboraldiari amaiera eta merezitako oporrei hasiera ematen dion ekitaldian.

Festa eta zalapartaren ondoren, datorren urtean pentsatzen hasiak dira jada taldeko arduradunak. Arrazoi ezberdinengatik jokalari batzuen baja ziurra da eta, era berean, sortatzen diren heinean, fitxaketen berri ere emango dizuegu.

Momentuz jakina den bakarra, taldea beste urte batez Jorgek zuzenduko duela.

Uztaila eta Abuztua bitartean argituko dira zein diren Laskorain osatuko duten partaideak eta datorren urterako helburua.

No hay comentarios: