Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Abian da 2008/09-ko Laskorain

Pasa den astelehenean, Jorge Alonsoren gidaritzapean, hasi zituzten entrenamendu saioak Laskorain 2008/09 proiektua osatuko duten jokalariek. Beti bezela, hasiera honetan lan fisikoak aurre hartuko dio taktika zein teknikari, nahiz eta azken hauek ere bere heinean landuko dituzten.

Azken denboraldiko partaideetatik, Mikel Arribillaga baja izan da. "Futbolean azken aukera aprobetxatu nahi" eta Tolosa-n arituko da aurten Preferente mailan. Zorte on, Mikel.

Halaber, Eneko Yustosek eta Unai Domentxek lehen taldea utzi bai, baina entitatean jarraitzea adostu dute. Bigarren taldean eta atezainekin lanean arituko dira, urrenez urren.

Noski, jokalari hauek ordezkatuko dutenak etorri dira. Ibarrako Lauburu taldetik Lander Kamio eta Mikel Sanz bikotea eta, Endika Uribe, futbolean aritu den atezain gaztea.

Momentuz hauxe da aurreratu daitekeena, baina ondorengo egunetan aurredenboraldian jokatuko diren norgehiagokak jakinarazten saiatuko gara.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]