2008-09-23

Laskorainek eraman zuen Andoaingo txapelketa

Ohitura bihurtzen ari da Laskorainek Andoaingo Euskalduna elkarteak antolatzen duen txapelketan garaipena lortzea, izan ere azken lau urteetatik hirutan gailendu da ikastolako taldea.

Aurreko asteko andoaindarren aurkako porrotaren (1-3) mendekua hartzeko aukerarik izan ez bazuen ere, Clinica Dental Aldaz lehenik (2-1), eta Inter UPV ondoren (finalean, 3-1) menperatuaz, kuadrangularra merezimendu osoz eraman zuela aitortu behar dugu.

Beste behin, Euskalduna elkarteari gonbidapenarengatik eskerrak eman eta bide hortatik jarrai dezaten animatzen diegu.

Bestalde, datorren asteburuan lehiaketa hasiko dute horitxoak. Lehenengo partida, Lezoko Bekoerrota kiroldegian izango da, larunbata arratsaldeko sei terdietatik aurrera.

Animo mutilak!!!

3 comentarios:

Urdapi dijo...

Aupa peña, euskaldunako porterua naiz, esan nai nizuen zuen blogak ideia ederra eman zidala eta Euskaldunakoek beste blog bat egin dugula hemen uzten dizuet helbidea komentariotxoren bat utzi nai baduzue. http://fseuskalduna.blogspot.com/

Urdapi dijo...

Aupa mutilak!!! Andoaingo euskaldunako porteroa aniz eta beno zan esateko zuen bloga ikusi ondoren inbidia pixkoat sartu zaitela eta Euskaldunakoek ere blogtxo bat jarri dugula martxan ta beno han edukiko izango duzuela gure berri ta beno bixitak eskertzen dira, beno ondo izan ta suerte!!

Euskalduna dijo...

Aupa peña!! Bueno euskaldunako porteroa naiz eta zuen bloga ikusi ondoren animatu gea gu ere blogtxo bat irekitzen hemen izango dituzue gure ekipuan berriak, partidatako kronikak eta abar. Ondo izan ta suerte tenporadan!

http://fseuskalduna.blogspot.com/