Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 4 eta 1 galdu zuen Sasikoa taldearen aurka

Pasa den asteetan aipatu bezela, Azaroko hilabete honek froga gogorrak ezarriko dizkio Laskorain areto futbol taldeari eta joan den astean Goierriren kontra lehen oztopoa gainditu ondoren, Igandean Sasikoaren aurka esku hutsik itzuli behar izan zuten Alonsoren mutilek norgehiagoka serio eta zuzen bat jokatu izan arren.

Jakina da Sasikoa boteretsua aurtengo txapelketa irabazteko hautagai nagusienetarikoa dela, esperientzi haundiko taldea, Nazional A mailan aritutakoa eta jokalari bikainez hornitu dena. Datu zirraragarri hauek bestalde, tolosarren motibaziorako eragingarri bat izaten dira orokorrean eta oraingoa ere zezena adarretatik heltzeko asmoarekin bidaiatu zuen taldeak. Ez alferrik beraz, elastika horia jantzi, ukabilak estutu eta intentzio betean kantxaratu ziren jokalariak neurketa garrantzitsu honi aurre egiteko prest. Ikastolakoek planteaturiko hasiera benetan bikaina izan zen, defentsa serio eta erosoa, presio bortitza etxekoen ateko sakeetan eta gol aukera zenbaezinak sortuaz behin eta berriz aurkariaren ate inguruan.

Neurketaren kontrola goitik behera beregatu izanagatik, bizkaitarrak izan ziren 1-0-ekoa egingo zutenak zorte apur batekin eta errebotez sareratutako jokaldi baten ostean. Horitxoek berdin jarraitu zuten eta Zabala gazteak soberan merezitako berdinketa ezarri zuen elektronikoan 1-1-ekoa ezarriaz. Atsedenaldiaren aurretik Sasikoak 2-1-ekoa egin zuen falta jaurtiketa bati esker eta emaitza horrekin aldagelaratu ziren jokalariak.

Bigarren erdian laskoraindarrek gehiago arriskatu behar izan zuten, ondorio legez gol aukera anitzak sortzen jarraituaz, baina 3-1-ekoa etxekoen aldean erori zen beste behingoz. Azken uneetan Alonso entrenatzaileak atezain jokalaria kantxaratu zuen eta neurketa amaitzeko segundu gutxi batzuren faltan 4-1-eko azken gola lortu zuten bizkaitarrek.

Arerioaren maila altua izan daiteke zergatietako bat, baina Laskorainek norgehiagoka hau galdu izanaren errudun nagusiak ate aurrean huts egindako gol aukera garbi eta ugariak dira inungo ezbairik gabe. Aurtengoan eta orain arte azken metroetan erakutsitako zehaztasun falta kezkagarria izaten hasi da dagoeneko, eta Igandean garbi azaldu bezala, Sasikoaren tamainako taldeek ez dute barkazioetarako aukerarik lagatzen.

Javi delegatua, Alonso entrenatzeilea, Endika, Amatriain, Telletxea, Saldias, Gil, Lander, Ekhi, Zabala, Joniko, Telleria eta Domentxe izan ziren Durangon.

Filialak, ezin izan zion arratxari eutsi eta 3 eta 2-ko emaitza estu bategatik galdu zuen Lezoko Allerru Jaizkibelen aurka.
Amatriain

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]