2008-12-22

Laskorainek 13-2 menderatu zuen Astraburuko taldea

Gabonetan Nazional B mailak izango duen hiru asteetako geldialdiari esker, lasaitasuna eta konfidantza hartzeko beta eskeini zitzaion Laskoraini joan den larunbatean Astraburuko talde bizkaitarraren aurka eskuraturiko garaipen argi bezain garrantzitsuaren ondorio legez.

Bilbotarrak, sailkapeneko postu erosoetan itsatsita aurkitzen dira eta joko dinamiko zein alaiean oinarritzen dute beraien eskemaren mamia. Tolosarrek bestalde, informazio guzti horren berri izaki, behar adinako konzentrazio eta seriotasunez hartu zuten erronka eta oraingoan ez zuten Usabalgo zalegoaren aurrean hutsik egin. Arerioaren saiakera gehiengoak ezereztatu eta kontraeraso bortitzean jokaturiko norgehiagoka eder bati esker hiru puntuak etxean gelditu bait ziren.

Lehen zatiak itxitako 6-2-ko emaitza da Alonsoren mutilek betetako erakustaldiaren adibiderik onena, Telleria, Barriola (4) eta Gilek egindako golei esker partidua maldan behera ipini bait zen 20 minutu bikainen ostean. Bigarren erdian, bilbotarrek gainera erortzeko erabakia hartu zuten horitxoek gehien laket duten moduan planteatu zelarik neurketaren azken txanpa. Murgi, Saldias(2), Amatriain, Ekhi(2) eta Gilek 13-2-ko azken zenbaketa ezarri zuten elektronikoaren segundu guztiak agortu zirenean, aipamen guztiak merezi eta erabateko gardentasuna azaltzen duen garaipen zabal bat borobilduaz.

Aipatzeke ezin utzi Barriola puxika margolariak egindako lau golak, edozeinek ez bait du “hat-trick”-aren muga gainditzeko ahalmena erakusten gaur egungo areto futbol modernoan. Endika atezain gazteak burututako norgehiagoka bikaina ere azpimarratu nahi da kronika honetan, bere lurraldea segurtasunez gordetzeaz gain, irteera aparta eman bait zion taldearen jokoari eskuz eginiko ateko sakeetan.

Etxeko azken bi partiduetan erakutsitako mailak, baikortasunerako lekua eskeitzen du eta oporraldi luze baten ondoren, min hartutako jokalariak berreskuratu eta datorren urte berriari gogoz ekiteko irrikitan dira Javi delegatua, Alonso entrenatzailea, Endika, Telletxea, Telleria, Murgi, Ekhi, Gil, Barriola, Saldias, Amatriain eta Urko jokalariak.

Filialari dagokionez 0-8 irabazi zuen Plaza Berri taldearen aurka, Saldias eta Javiren aginduetara dauden mutilek, txantxak alde batera utzi eta dagoeneko beste martxa bat sartu dutela dirudi.
Amatri

1 comentario:

Urdapi dijo...

Aupa!!!! Zorionak garaipen izugarri horrengatik eta beno Urte berri On denoi!!!