2008-12-09

Laskorainek 6-1 menderatu zuen Iturriondo taldea

Azken asteetako emaitzek lagundu ez izanaren ondorioa dela eta, txapelketako oilar indartsuenetariko baten bisita jasotzeko orduan, bi aukeraketa egin ditzake talde batek tamainako arerio bat aurrean topatzen duenean. Ikusmuga lausotu batean aurkariaren oinetan uztarpetua izan, edota sinismenaren bitartez zezena adarretatik heldu eta konplexurik gabe etsaiaren aurrean oldartu.

Horitxoek oraingoan, bigarren hautapenaren alde egin eta Iturriondo boteretsuaren gainetik pasa ziren amorruz beteriko zapalgailu baten moduan, elektronikoak amaieran erakutsitako 6-1-eko azken emaitza motza ere gelditu litekeelarik. Alonso entrenatzaileak norgehiagoka guztiz bikaina planteatu zuen paperaren gainean eta laukote, defentsa eta eraso aldatzaileen lepotik, merezitako etekina atera zion neurketari.

0-1 galtzen hasi ziren ikastolakoak errebotezko kontraeraso batean bizkaitarrek egin bait zuten estraineko gola. Taldea hala ere, eroso zegoen kantxa gainean eta berehala iritsiko zen berdinketaren gola Otxoa gaztearen oinetatik 1-1-eko emaitzak aldagelaratu zituelarik bi taldeak lehen zatiaren amaieran. Bigarren erdia hasi bezain pronto Gilek aurreratu zituen etxekoak eta jarraiean Otxoak beste behin, eta Saldiasek hirutan eginiko sareratzeei esker 6-1-eko azken markagailua eskuratu zuten ikastolakoek.

Taldekide guztiek beteriko lan bikainari esker, balioz beteriko hiru puntuek taldearen animoak jasotzeaz gain, jokalari askoren goraipamena ekarri du, Telletxea eta Lander garrantzitsuen bajak gutxi nabarmendu bait ziren norgegiagoka osoan zehar. Ikastolakoen nagusitasuna ukaezina izan zen autobusetik hirugarren postuan jeitsi zen talde puska baten aurrean.

Saldiasek lorturiko hat-trick-a bezain pozgarria da Domentxe atezainak burututako partidua, atepean eskeinitako segurtasunak eta jokaldi erabakigarrietan eginiko bere gelditu ikusgarriek, antza denez, Donostiako “Bataplán” dantzalekuko fokuak piztu zirenaren murmurioa zabaldu zuten harmailetan.

Datorren astean Oriora egin beharko dute bisita horitxoek beste derbi gipuzkoar bati aurre egiteko helburuarekin, bigarren garaipena erreskan lortzeak, mahai gainean benetako golpe bat ematea suposatuko luke ligako lehen postuetara hurbiltzeko borroka oztopatu honetan.

Abenduko hilabeteak eskeinitako zubia pozarren hasi zuten larunbat goizean Usabalen garaile irtendako Javi delegatuak, Alonso entrenatzaileak, Domentxe, Amatriain, Barriola, Saldias, Otxoa, Murgi, Ekhi, Gil, Zabala, Telleria eta Endika jokalariek.
Amatri

No hay comentarios: