Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 4 eta 1 galdu zuen Izkepot taldearen aurka

Denboraldiko irteera zailenarekin eman zion hasiera Laskorainek 2009 urte berriari, zailena diogu, izan ere Nazional B mailako oilar nagusienetarikoa den Laudioko Izkepot ahaltsuari egin behar izan bait zioten aurre Alonsoren mutilek joan den asteburuan.

Emaitzaren zabaltasunak kantxa gainean isladaturiko zirraren kontrakoa adierazten du, bi taldeetako jokalariek aparteko berdintasuna eskeini bait zuten jokaturiko 40 minutuetan zehar.

Tamalez, neurketaren amaieran tolosarrek ateratako ondorioak aski ezagunak dira jokalarien kontzientzian, “betiko leloa” edota “betiko lepotik burua” bezelako adierazpenek ongi baino hobeto azaltzen bait dute ikastolakoen nahigabea bueltako bidaian.

Arerioaren mailak ez zituen gureak kokildu eta arabarrek lehenengo minutuan 1-0 aurre hartu bazuten ere, lotsarik gabe eta harrotasunez jokatu zuen taldeak emaitza horrekin amaitu zelarik lehenengo zatia.

Bigarren erdian, Alonso entrenatzaileak lerroak aurrera bota zituen presio etengabean aritzeko aginduarekin eta gol aukera argi bezain ugariak sortzen hasi ziren etxeko atezainaren aurrean. Baina beste astebetez errepikatu zen filmearen gidoia eta estatistikaren lege guztiak apurtuaz, sutetik osorik eta erre gabe atera ziren arabarrak.

Atezainak batzutan, zutoinak zein hutsegite argiek besteetan, horitxoak bere onetik ateratzea lortzeaz gain, arerioa indartu zuten futbolean horrenbeste barkatzeak dakarren ondorio ezagunari esker. Markagailua berdintzeko azken saiakera batean, Gilen jaurtiketa batek ateko langa dardarka utzi zuen golak egina zirudienean, eta hurrengo jokaldian etxekoek 2-0-ekoa erdietsi zuten amaierarako 3 minutu faltan.

Alonso entrenatzaileak atezain jokalaria atera zuen hondarreko minutuetan, 4-1-eko azken emaitzaz itxi zelarik norgehiagoka. Telleria izango zen laskoraindarren golaren arduraduna.

Jokoan nabaritu ez bazen ere, lehiaketan izan zen gainditua taldea eta datorren astean Elorrioko arrokatsuak bisitatuko du Usabalgo polikiroldegia. Garaipena lortzea garrantzitsua suertatuko litzateke lehenengo itzuliari amaiera ahalik eta hobekien emateko.

Larunbatean Laudion Javi delegatua, Alonso entrenatzailea, Endika, Telleria, Telletxea, Murgi, Gil, Barriola, Saldias, Ekhi, Amatriain, Joniko eta Domentxe izan ziren.
Amatriain

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]