Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek ezin izan zuen Allerrurekin eta 0-1 galdu zuen azken minutuetan jasotako gol baten erruz

Laskorainek galdu egin zuen joan den larunbatean Lezoko Allerruren aurka jokatutako derbia. Horitxoek maila txukuneko partida jokatu zuten baina ez zuten ate aurrean asmatzen jakin eta ihesi joan ziren hiru puntuak Usalbaldikan azken minutuetan jasotako gol baten erruz.

Derbia txapelketako lehen jardunaldian Lezon jokatutakoaren oso antzekoa suertatu zen. Ikastolakoak nagusi izan ziren jokoan, taktikoki erraz menderatu zutelarik talde lezotarra eta nagusitasun hau gol aukeretan islatzen ere ederki asmatu zuten. Arazoa ate aurrean punteria zeharo kamutsa azaldu zutela izan zen, gol aukera guztiak erratu baitzituzten gol bat bera ere egin gabe. Harritzekoa oso, lehen itzulian txapelketako talderik goleatzaileena izan bait da usabaldarra.

Barkatzen duenak larrutik ordaindu ohi duela esaten da arrazoiz eta hogeitamazortzi minututan Laskorainen gola noiz etorriko itxaroten egon eta gero, ez zen beste ezer aipagarririk gertatu, berdinketarekin konformatu beharko zela zirudienean, amaierarako bi minuturen faltan, lezotarrak izan ziren gola sartu zutenak. Kolpeari adorez erantzungo zioten tolosarrek azken ahaleginean eta gertu ibiliko ziren puntua berreskuratzetik Saldiasen bi zutoinkadarekin baina alfer alferrik.

Aurreko jardunaldian golegileen zerrenda nabarmentzen bagenuen, aste honetan protagonista argiak atezainak izan genituen, nola lezotarra hola Laskoraindarra. 0-1eko azken emaitzak beste zerbait pentsarazi dezakeen arren, neurketako minutu dezentetan eraso jokoa defentsa lanari gailendu zitzaion partida irekiaz eta bi atezainek bikain erantzun zuten. Endika tolosarrak geldiketa dotoreak egin zituen Lezotarren kanpoko jaurtiketetan eta kontraren batean edo bestean, eta jasotako golean ez zuen inolako aukerarik izan atezain gazteak.

Porrot honekin Laskorain sailkapeneko erdiko postuetan katiatuta gelditu dela esan behar da, orain bederatzigarren dago, eta datorren asteburuan Sestaora bidaiatu beharko du Ancla liderra bisitatzera. Plaza paregabea taldeak bederatzigarren postu hori baino gehiago merezi duela aldarrikatzeko.

Usabaldik burumakur irten ziren Javi delegatua, Alonso entrenatzailea eta Endika, Telleria, Telletxea, Barriola, Saldias –haserako bostekoa-, Gil, Murgi, Amatriain, Zubillaga eta Domentxe jokalariak.
Eski

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]