Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 7-1 galdu zuen Ancla Dosanpor taldearen aurka

Irteera zail eta gogor bati egin behar izan zion aurre Laskorainek joan den asteburuan Sestaora eginiko bisitan, zaila diogu, izan ere Nazional B mailako bigarren sailkatua den Ancla Dosanpor taldea topatu bait zuen parean, jokalari beterano eta adituez jositako talde bat alegia.

Ez zuten neurketa guztiz txarra jokatu Alonsoren mutilek, defentsa sendo batean oinarrituriko lehen zati txukun bat egin eta gero itxaropenerako tarte garbi bat azaldu zutelarik. 1-0 markagailuan atzetik ipini arren, Barriolak 1-1-eko merezitako berdinketa ezarri zuen. Ordurako horitxoek zutoinkada bat eta makina bat hutsegite sinatuak zituzten atezain bizkaitarraren aurrean. Horrela amaitu zen lehen zatia betiko zirrara eta susmo txarrekin.

Tolosarrek dena den, aurtengo denboraldian gainetik kendu ezineko bi gurutzeak utzi zituzten agerian beste behingoz Sestaoko “La Benedicta” polikiroldegian. Lehenik eta behin, ate aurrean erakutsitako gaitasun eza, aurtengoan ortzadarrari golen bat sartzeko ere arazo iskanbilatsuak erakusten ari bait dira ikastolakoak.

Bestetik, ezin aipatzeke utzi lehiaketarako une garrantzitsuetan taldeak erabat galdu duen sena. Bigarren zatia hasi eta espekulazio minutu pare bat nahikoa izan ziren norgehiagoka oparitzeko 3-1 aurreratu bait ziren sestaotarrak, era berean eta arriskatzeko minutuetan gol guztiak etxekoen aldera erori ziren 7-1-eko azken emaitzaz amaitu zelarik norgehiagoka.

Kasualitateak eta zorte txarrak eragin gutxi izan ohi du futbolaren munduan, eta aurtengo denboraldian Laskorainek kili-kolo topatu dituen partiduen gehiengoa galduta bukatu izanaren arrazoia, zorte txarra eta kasualitatearekin zerikusirik ez dutela baieztatu daiteke erratzeko inungo beldurrik gabe.

Taldeak Lander berreskuratu du behintzat lesioen gerizpean pasatako hilabete batzuren ondoren eta Zabala ere laster izanen da taldeari laguntzeko prest. Jokalari guztiak premiazkoak gertatuko dira datorren astean maldan gora datorren Andoaingo Euskaldunaren eskutik garaipenaren bidea aurkitu ahal izateko.

Larunbatean Sestaon, Javi delegatua, Alonso entrenatzailea, Endika, Amatriain, Barriola, Telletxea, Gil, Ekhi, Telleria, Lander, Joniko eta Domentxe jokalariak izan ziren.

Filialari dagokionez, 6-6 berdindu zuten Pasaian galdu gabeko arratxa bikain bati jarraipena emanez.
Amatriain

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]