Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 4-2 galdu zuen Urretxun jokaturiko derbia

Azken bi partiduetan garaile irtenda, 30 punturekin eta ez atzera ez aurrerako postuetan katiaturik zegoela irten zen Laskorain joan den astean beti ere zaila den Urretxuko polikiroldegiko kantxara.

Etxekoek asko zuten jokoan eta berehala nabarmendu zuten garaipenaren irrika harmailetako zalegoaren aurrean, horitxoek ez bezela, erabat entxufaturik eta seriotasun osoz aurre egin bait zioten norgehiagokari epaileak txilibitua estraineko aldiz jo bezain pronto. Modu horretan eta bortzgarren minutuan 1-0 aurre hartu zuen Goerri taldeak kontraerasoko jokaldi batean. Tolosarrek oraindik, hamaika abagune garbi oparitzeko prestazioarekin jardun zuten lehen zati osoan zehar baina Endika atezainak istiluzko emaitza bat ekidin zuen 20. minutuaren amaieran.

Ordurarteko itxura kezkagarria izaten ari zen, eta bigarren erdian ikastolakoen konzentrazioak beste maila bat hartu zuen. Amatriainek berehela egingo zuen 1-1-eko gola estrategiazko korner bat sareetara bultzatzearen ondorioz. Etxekoen ondorengo erantzunari Saldiasek eman zion berea 2-2-ko emaitza igoaz elektronikora.

Jarraieko golaukerak bi ateetan gertatu ziren baina etxekoak izango ziren beste behingoz asmatuko zutenak eta 4-2-ko markagailuarekin amaitu zen filmea. Aitzakiarik merezi ez duen porrota sailkapeneko azken postuetan egonagatik, ikastolakoek baino maila hobea erakutsi zuen aurkari serio eta borrokalari baten aurrean.

Datorren astean Sasikoa liderraren bisita jasoko dute horitxoek Usabalgo polikiroldegian, bere lerroetan Nazional B mailako jokalari onenak dituen taldea eta txapelketa irabazteko aukeratu nagusia inungo ezbairik gabe. Joan den larunbateko neurketaren irudiaren zirrikiturik txikiena erakusteak halabeharrezko porrot argi bat zihurtatuko luke.

Larunbatean Urretxun, Javi delegatua, Alonso entrenatzailea, Endika, Amatriain, Telleria, Saldias, Barriola, Lander, Gil, Murgi, Ekhi, Zabala, Joniko eta Domentxe izan ziren. Filialari dagokionez, 4-4 berdindu zuen Tecnun taldearen aurka, azken segunduan lortutako gol bati esker.
Amatri

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]