Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 5-5 berdindu zuen Kenci hirugarren sailkatuaren etxean

Aurtengo denboraldiaren azken txanpak lagatzen duen norgehiagokarik ederrenari egin zion aurre Laskorainek joan den larunbatean sailkapeneko hirugarren postuan kokaturik dagoen Elgoibarko Kenci boteretsuaren etxean.

Igoera lortzeko ahaleginetan den arerio indartsu baten aurrean urraturiko puntuak taldearen berreskapena ekarri du berriro ere, aurtengoan edozein aurkari motaren aurka lehiatu eta irabazteko gaitasuna badagoela egiaztatu bait da beste behingoz.

Bere bikotearen partetik izandako ezkontza bat dela eta, Alonso entrenatzaileak ez zuen bere mutilen alboan jarduteko aukerarik izan, beraz, taldeko buruzagiak senargaien panpintxoa eskutan zuela eta “Mila pinpilipauxen bals”-a dantzatu nahiean zirauen bitartean, tolosaldeako areto futbolaren Paul Newman den Egizabal entrenatzaileak bete zuen aulkitxoaren hutsunea bere ohiko dotoretasun eta bermatasunez.

Zonakako defentsa baten planteamenduarekin kantxaratu ziren horitxoak lehen zatian eta 0-1 galtzen hasi izanagatik, buelta ematen asmatu eta Lander, Saldias eta Murgiren golei esker 1-3 aurreratu ziren tolosarrak, emaitza honekin bukatu zirelarik lehen 20 minutuak.

Markagailuan nagusi azaldu arren, behar baino gehiago sufritu zuten ikastolakoek eta bigarren erdian banakako defentsa batera egokitu zen taldea. Hasiera nagitsu batek Elgoibarkoen berpizpena baimendu eta 4-3 aurreratu zituen etxekoak 15minutu luze gelditzen zirenean oraindik jokatzeke. Ernatzeko unea ailegatu eta Amatriain eta Gilek 4-5-ekoa ipini zuten laskoraindarren partzialik onenean, 5-5-eko berdinketa norgehiagoka amaitzeko 4 minuturen faltan erori zelarik. Gol aukerak bi ateetan gertatu ziren baina markagailua adostasunean lotu zen.

Endika “bizkar zilardun” atezainak burututako neurketa azpimarratu nahi da batez ere, gelditu bikainak egiteaz gain, marruma artean defendatu bait zuen area txikia bere eremuak miatzera ausartzen ziren arrotzak uxatuaz behin eta berriz.

Larunbatean Elgoibarren, Egizabal entrenatzailea, Javi delegatua, Endika, Telleria, Telletxea, Saldias, Lander, Ekhi, Amatriain, Murgi, Gil, Barriola eta Domentxe izan ziren.

Filialak 1-2 irabazi zuen Azkoitian Maiorga atezainak “Benny Hill”-en jokaldi bat oroitarazi zigun arren. Pradosen neskek ere 0-3 menderatu zuten La Salle taldea, ikastolarentzat astebukaera on bat sinatuaz areto futbolaren arloari dagokionez.
Amatri

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]