2009-09-15

Aurredenboraldia II

Denboraldiko lehendabiziko partidua gero eta gertuago dago eta honekin batera aurredenboraldia azken txanpan sartu da. Lan fisikoa zertxobait gutxiagotu eta baloiarekin egindako lana protagonismo handiagoa hartzen ari da.
Konpetizioari puntua hartzeko helburuarekin lagunartekoak geroz eta gehiago dira, azkeneko biak, bata larunbatean Billabonako Lakunza taldearen aurka jokatutakoa eta bestea atzo iluntzean Zarautzen aurkakoa. Emaitza onak lortu ditu taldeak bi partidu hauetan, norgehiagoka parekatuak izan badira ere, ikastolakoak trebeago ibili dira ate aurrean eta 4-1 eta 5-0 emaitzaz irabazi dituzte bi partidak hurrenez hurren.
Atezainak bikain ari dira euren atea zaintzen eta erasoan ere Lander eta Ekhi nabarmendu badira ere ia denek izan dute aurkarien atea zulatzeko aukera.
Aste gogorra izango dute datorrena ikastolakoek, asteburuan Andoainen jokatuko den txapelketaren aurretik, biharkoa izango baitute atseden egun bakarra.
Hurrengo zita beraz, urtero Euskaldunak antolatzen duen txapelketan izango dute gure mutilek.

No hay comentarios: