2009-09-24

Aurredenboraldia III

Andoaingo txapelketa jokatuaz eman zion amaiera aurredenboraldiari ikastolako talde nagusiak pasa den asteburuan.
Final aurrekoan Donostiako Inter taldea izan zuten aurkari eta partidu bikain baten ostean 1-6 nagusitu ziren mutilak. Finalean Andoaindarrak izan zituzten aurkari, bigarren aldiz aurredenboraldi honetan. Oraingoan ordea, ikastolakoek ezin izan zuten markagailuan aurre hartu eta Andoaindarrak atzean serio mantendu ostean 2nako berdinketarekin amaitu zen partidua. Penaltietan Saldias kapitain handiaren falta nabaritu zuten gure mutilek eta Andoaindarrak nagusitu ziren.
Ezin izan du beraz Laskorainek 3.n aldiz erreskan txapela eskuratu eta aurtengoan 2.n postuarekin konformatu behar.
Dena den, aurredenboraldi itxaropentsua burutu du taldeak eta ea liga hasiera honetan emaitza onak lortzen dituen.

Iritsi da beraz puntuak poltsikoratzen hasteko garaia.

Zorte on mutilak!

No hay comentarios: