2009-09-07

Aurredenboraldia

Uda partean egindako etxeko lanen ostean, lan fisikoari garrantzia handia emanez hasi du aurredenboraldia ikastolako taldeak. Imanol prestatzaile berriaren eskutik, denboraldi hasierarako puntu puntuan iritsiko dira gure mutilak.
Hala ere, areto futbolean baloiarekin jokatzen da eta lagunarteko norgehiagokek ere garrantzi handia izaten dute aurredenboraldian. Arlo horretan, larunbatean jokatu zuen Laskorainek aurredenboraldiko lehenengo neurketa, Usabalen, Andoaingo Euskalduna taldearen aurka.
Partiduak bi zati oso ezberdin izan zituen, lehenengoa oso parekatua suertatu zen eta bi taldeek gol aukera gutxi sortu ostean Andoaindarrak 0-1 nagusi joan ziren aldageletara. Bigarren zatian ordea, ikastolakoek erritmoa biziagotu zuten eta ate aurrean ere ederki asmatu ostean 7-3 amaitu zen norgeiagoka.
Aurredenboraldiko garaipenek ez dute punturik ematen baina konfidantza hartu eta lan fisiko gogorrari ilusioz ekiteko errezeta bikaina dira. Bide onetik hasi da beraz gure talde gazte eta eraberritua.

No hay comentarios: