Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek nagusitasunez menderatu zuen Portugaleteko Jarrilleros taldea

Bat formulan Brown GP talde gazte eta eraberrituak eragin zuen iskanbilaren parekoa izaten ari da ikastolako mutilen txapelketa hasiera hau. Izan ere, pasa den larunbatean ligako oilar handienetako bati gandorra ederki zimurtu zioten Jorgeren mutilek, azkeneko 0-7ko emaitzak argi erakusten duenez.

Ikastolakoek ordea ez dute difusore polemiko eta bestelakoren beharrik, Imanol prestatzailearen eskutik lortutako maila fisiko bikainari, talde gazte honen gogo eta ilusioa gehituta errezeta bikaina lortu du Javi eta Jorgek osatutako bikoteak.

Urteko lehenengo bidaia, Xabi Nakajima gidariarekin egin zuten Laskorain Kirol Elkarteko plaka berriekin apaindutako autobus dotorean. Neurketa zaila, Nazional A mailan urte askoan aritutako jokalari gogor eta beteranoez osatutako taldea baita portugaletearra, aurreko denboraldian jasotako bi porrotak lekuko.

Partiduaren zailtasunaz jabetuta, beroketa hasi zen une beretik guztiz kontzentratuta aritu zen talde osoa. Horrela, epaileek haserako txistua jo zuten momentutik ikastolakoen erritmoa aurkariarena baino askoz bizkorragoa izan zen. Beteranoen aldera pasa den Barriolak urrutitik egindako jaurtiketa batekin eta kalitatea soberan duen Telleriak faltaz, bi goletako errentarekin jarri zuten taldea. Hasiera bikain honen ostean, J bikoitza bezela bataiatutako bikotearen esanetara dauden mutilen intentsitea ez zen zipitzik ere jeitsi ordea eta defentsan berreskuratutako baloi bati irteera bizkorra eman eta gero berriz ere gola egin zuen Barriolak, atsedenaldira 0-3 iritsiz.

Atsedenaldiaren ostean Laskorainek baloia hara eta hona mugitu zuen denborak aurrera egin eta partidua lokartzeko. Lan hori ederki bete zuen taldeak baina 10 minuturen falta atezain jokalari taktika ipini zuen Jarrillerosek. Endikak egindako lan bikainaren lasaitasunarekin ikastolakoak serio mantendu ziren defentsan eta Landerrek horretarako sen berezia duela erakutsiz bi baloi lapurtu eta bost goletako errentarekin jarri zuen taldea. Azken minutuetan, aurkariaren ezintasunaren lekuko izan ziren zenbait sarrera itsusi tarteko, beste bi jokaldi bikain lotu zituen taldeak eta 0-7ko emaitza ikusgarri batekin amaitu zen norgehiagoka.

Partidu amaieran, min hartu berri duen Jon Zlatan Elola gogoan, egindako balentria ezin sinistuta, harridura aurpegiarekin eta irrifarra ahoan aldagelaratu ziren Javi delegatua, Jorge, Javi eta Imanol prestatzaileak, Endika, Telleria, Barriola, Murgi, Lander -haserako bostekoa- Gil, Iñigo, Mikel, Zabala, Ekhi eta Urko jokalariak.



Unai

2 comentarios:

Unai dijo...

Iker Iker Iker, badakazu akta hoi modifikatzen jutea... estatistika hoitan Beñati gol bat kendu ta nei jartzeko...

Unai dijo...

:-)

Bottom Ad [Post Page]