Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 1 eta 0 galdu zuen Urretxun baina lider jarraitzen du

Bost jardunalditan beste hainbat garaipen erdietsi ondoren seigarrenean iritsi da Laskorainentzat denboraldiko estraineko porrota. Pasa den igande goizean izan zen, 1 eta 0 Urretxuko Aldirin, orain arte garaipenik ezagutzen ez zuen talde baten aurrean. Zenbaitetan zeinen apetatsua den futbolaren logika.

Horitxoek nolahala ez diote buruari buelta gehiegi eman behar, seigarren jardunaldian seigarrengo aldiz talde itxura egokia erakutsi baitzuten. Neurketa ez zen inolaz ere samurra suertatu, sailkapeneko estutasunek bultzatuta etxekoek oso partida serioa burutu zuten eta. Hala eta guztiz ere ikastolakoek baleko maila eman zuten, orokorrean nagusitasunez menperatu zutelarik aurkaria.

Egia da abiadura piskat falta izan zitzaiela eta egia da ate aurrean azken pasea ematerakoan zehaztasunik ez zela eduki; baina lurzoru sintetiko motela duten polikiroldegietan arruntak izan ohi dira sintoma edo zantzu hauek lurzoru oso desberdinera ohituta dagoen talde batean.

Horrelaxe da. Endika atezainak bikain konpondu zuen hasiera korapilotsu baten ostean, laskoraindarrak nagusitu ziren jokoan lehen zatiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran partida malda behera izan zutelarik. Minutuak baina markagailua ireki gabe igaro ziren eta honek urretxuarren itxaropenak hauspotu zituen.

Azken minutuetara erasora iraulitako eta zertxobait inpaziente ipinitako Laskorain batekin iritsi ginen eta momenturik erabakiorrenean urretxuarrak kontraerasora irteten hasi ziren. Horitxoek falta bidez moztu zituzten lehendabiziko kontrak, baina bost falta pilatu eta gero ezin izan zuten partidako gol bakarra ekarri zuen Urretxuarren kontraerasoa gelditu. 1 eta 0 eta punturik gabe etxera seigarrenean.

Porrota porrot Laskorainek denboraldi hasiera paregabea osatu du, 15 punturekin Nazional B-ko liderra da eta ilusio eta konfidantza berdinarekin jarraitu behar du lanean. Aste honetan gainera Usabalera txapelketako faborito nagusia dator, Elgoibarko Concepto bere galaktikoekin. Espero dezagun gipuzkoar areto futboleko Florentino, Valdano etabar Usabaldik Urretxuko Aldiritik irten zirena baino goibelago irtetea.

Javi delegatuak, Jorge, Javi eta Imanol prestatzaileek eta Endika, Zabala, Telleria, Barriola, Lander, Gil, Joniko, Txiki, Alonso, Urko eta Beñat jokalariek pairatu zuten Urretxun denboraldiko lehen porrota.

Bigarren probintzialean filialak 4 eta 0 jipoitu zuen Denak Taberna Tolosaldeako derbian.


Eski

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]