Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek ezin izan zuen izarrez osatutako Gipuzsala proiektuaren aurrean eta lidertza galdu du

Partidu berezia izan zan larunbat arratsean usabalen jokatutakoa. Urte luzez ikastolako taldearen kapitaina izandako Saldiasen itzulerak, sailkapeneko lehen bi postuetan kokaturiko taldeen arteko norgehiagokarekin bat egin baitzuen eta jendetza bildu zen harmailetan.

Partidu hasierako ekitaldien jakitun, beroketa amaitu aurretik usabalgo harmailetan aurrez ikusi gabeko jendetza bildu zen. Honela urte luzez ikastola, euskara eta kirolaren alde lan eginez itzelezko konpromezua erakutsi duten lau taldekide ohiek merezitako omenaldi xume eta hunkigarria jaso zuten.

Horretarako ikastolaren izenean Joxe Martin Aizpurua eta Kike Amonarrizen eskutik garaikurra jaso zuten, Iker Telletxea, Andoni Saldias, Unai Domenche eta Gorka Amatriainek zalegoaren txalo artean.



Momentu ziragarri hauen ostean, bi taldeak norgehiagokari ekiteko prest prest eta kirioak dantzan zeudenean ordea epaileak aldagelan sartu eta ordu laurden luze batez bi taldeak elkarri begira eduki zituzten euren beroketak zapuztuz eta ikusleen asperraldirako.

Halako batean epaileak agertu eta haserako txistua jo zutenean kanpotarrek hartu zuten jokuaren aginte makila baloia irizpide bikainarekin mugituz. Hala ere, lehenengo gola joku estatikoan ez baino, estrategiazko jokaldi batean iritsi zen, ikastolakoen hesian irekitako zirrikitu bat probestuz 0-1 aurreratu baitziren aurkariak.

Minutuak aurrera joan ahala ikastolakoek ere izan zuten aurkariaren atea zulatzeko abagunerik eta horietako batean Salamankako bidaitik indarberrituta etorri den Ekhi pistoleroak neurketa berdindu zuen jaurtiketa bortitz batekin. Pozak ez zuen asko iraun ordea eta bihotz horitxoan ziztada eragin zigun eta zion golarekin Saldias Laskoraindarrak aurretik ipini zuen Gipuzsala atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin iritsiz.

Bigarren zatiak ere gidoi berbera izan zuen haserako minutuetan, aurkariak baloiaren jabe eta ikastolakoak euren aukera noiz etorriko zain. Baina oraingoan jokuan erakutsitako nagusitasunak oparia izan zuen eta 3. gola egin zuten kanpotarrek.

Azken minutuetan ordea, areto futbolean ohikoa izaten den moduan atzetik doan taldeak azken ahalegina egiten du eta kasu honetan ere ikastolakoek ederki estutu zuten aurkaria. Berriz ere Ekhik sartutako golarekin 2-3 urreratu ziren ikastolakoak eta ondoren atezain jokalaria kantxaratuz izan zuten partida berdintzeko aukera bat edo beste etxekoek baina markagailua bere horretan mantendu zen.

Kontuak kontu, esku hutsik geratu zen ikastolako taldea eta ezin izan zuten usabalen bizitutako festa borobildu Javi delegatuak, Jorge, Javi eta Imanol prestatzaileek, Endika, Beñat, Lander, Joseba, Unai, Ekhi, Joniko, Iñigo, Mikel eta Ezki jokalariek.

Filialeko taldeek ordea berri pozgarriak eman dizkigute, bai Aitorrek eta baita Andonik zuzendutako taldeek euren partidak garaipenarekin sinatu baitituzte.


Unai

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]