Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 7-7 berdindu zuen Agrupacion Deportiva Sala 10 taldearen aurka

2011-2012 denboraldi honi amaiera emateko hilabete exkax gelditzen den unean, garai gogorrak bizitzen ari den Laskorainek, AgrupaciĆ³n Deportiva Sala 10 talde aragoarraren bisita jaso zuen joan den larunbat arratsalde euritsuan Usabalgo polikiroldegian.

Hasera batean agertokiak eskeinitako baldintzek itxura aproposa erakusten zuten garaipen garrantzitsu bat lortzeko itxaropenean, maila ertaineko arerioa, sailkapeneko erosotasunaren babespean nahastua eta benetako beharra zuen Laskorain baten kantxara jausitakoa Zaragozatik egindako bidai luze baten ondoren. Zorteak dena den ez du aurtengoan ikastolakoen etxean oparirik utzi oraindik eta irabazita zegoen neurketak azken segunduetan ihes egin zuen beste behingoz.

Telleriak egindako 1-0-ekoari berehala eman zioten buelta kanpotarrek baina Murgik eta Ekhik gol banarekin 3-2-koa ipini zuten markagailuan lehen zati parekatu eta fin batean. Aldageletatik bueltan 4-2-koa igo zen horitxoen aldean jokaldi nahastu bat aragoarrek bere atean sartu ondoren. Sala 10-ekoak arratsalde pasa etorri ez zirenez atezain jokalariaren taktikarekin berdinketaren bi golak egin zituzten 4-4-koa ipiniaz. Etxekoen erantzuna berehala etorriko zen Gilek birritan eta Landerrek 7-4-ko ia erabakigarri bat igoaz elektronikora. 6 minutu luze oraindik aurretik eta zaragozakoek berriro atezain jokalariaren taktikaren bitartez bi gol egin eta azken minutu trabatu baten ostean 2 segunduren faltan 7-7-koaren sareratzea iritsi zen. Irabazita zirudien beste neurketa batek azken unean ihes egin du berriro eta tolosarrak amildegiaren ertzean utzi ditu joan den larunbateko berdinketak.

Partiduko protagonista nagusia Aratz atezaina izan genuen ezbairik gabe, Endikaren lesioa dela eta neurketa osoa jokatu zuen lehen aldiz aurtengoan, ez alferrik, izugarrizko maila eman bait zuen 40 minutuetan zehar harmailetako zaletuen txaloak eraginez behin eta berriz.

Datorren astean AlcaƱiz taldea bisitatuko dute laskoraindarrek mailari eusteko borrokari ekiteko asmoz eta gelditzen diren aukerak mantentzeko esperantzan.

Larunbatean Usabalen Javi delegatua, Alonso “coach manager”-a, Aratz, Gil, Murgi, Lander, Loitzun, Telleria, Belloso, Ekhi, Etxebe eta Saralegi izan ziren.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]