Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 0 eta 4 galdu zuen Usabalen Bilboren aurka

Hemendik txapelketa amaiera bitarteko partidarik gogorrena jokatu zuen Laskorainek aste santutako atsedenaldi osteko jardunaldian. Usabalen bisitari areto futbol bizkaitarreko historiarik arrakastatsuenaren jabe den Bilbo izan zen, sailkapeneko podiumean kokatuta -hirugarren- oraindik txapelaren lehian dagoen taldea, eta horitxoek ezin izan zuten erronkarekin 0-4 galdu zutelarik.

Azken emaitza zorrotz honek besterik dioen arren, neurketa oso orekatua suertatu zen denborarik gehienean. Bigarren zatian markagailua mugitu zen arte bi taldeak parez pare izan genituen: baloi jabetza eta joko ekimena kanpotarrena akaso baina gol aukerak etxekoenak, defentsa sendo bati eta kontraerasoari eskerrak. Horitxoek baina Montorok defizita kalkulatzeko erakusten duen prezisio bera erakutsi zuten azken pase erabakiorra ematerakoan, prezisio eskasa, kamutsa zeharo.

Aipatu bezela partida hutsnakoarekin iritsi zen atsedenaldira eta berragerpeneko lehen minutuetan gauzak ez ziren ia ezer aldatu. Zertxobait beharbada bai, baina hori horitxoak nagusitzen hasi zirela izan zen, gol aukeretaz gain jokoan ere bai, baina zenbaitetan harrigarriak dira kirolaren apetak. Hobe jokatzen ari zirenean eta aldeko korner batean bilbotarren gola iritsi zen balantze defentsiborik ez egiteagatik eta tamalez hementxe egon zen arratsaldeko gakoa.

Jarraipenean horitxoek berdinketaren bila errakzionatu zuten arren, amaierarako bost minuturen faltan, Endika atezainak irrist egin eta lurrera jausi zen zoritxarreko jokaldian 0-2koa iritsi zen. Segidan kantxaratutako etxekoen atezain jokalariak ez zuen ezertarako ere balio izan, azken segunduetan gainera beste bi gol gehiago jaso zituztelarik.

Porrot hau lehenbailehen ahaztu ahal izateko datorren asteburuan Urretxura bidaiatuko dute ikastolakoek. Beste partida erakargarri bezain garrantzitsua izango da sailkapenean beste postu bat irabazi nahi badute. Momentuz eta lau jardunaldiren faltan zazpigarren dira horitxoak.

Usabalen ez zuten batere gustora amaitu Aitor eta Javi entrenatzaileek eta Aratz, Telleria, Gil, Etxebe, Zubillaga, Manso, Otxoa, Iturralde, Alonso eta Endika jokalariek.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]