Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek bere 4. garaipena lortu zuen jarraiean (6-3)

Elorrion garaipena lortu eta 3 puntuak poltsikoratu eta gero, Aitorren mutilak gogotsu jaso zuten zarauztar taldea Tolosako Usabal kiroldegian pasa den larunbatean.
Badirudi laskoraindarrek ligako lehen partidua jolastu eta sekulako kolpea jaso eta gero, edozeinek esango luke "Fenix hegaztia" delakoaren moduan bere errautsetatik berriro jaiotako talde batean bihurtu dela.


Etxeberen bitartez etorri zen arratsaldeko lehen gola tolosarrentzat baina kostakoak ez ziren kikildu eta 1-1koa jarri zuten markagailuan urrutiko jaurtiketa baten ondoren.
Orduan etorri zen ziurrenik larunbatean ikusi genuen golik ikusgarriena, jokaldi polit baten ostean, Gil kapitainak Iker "Muniain"-en pase bat jaso eta zarauztarren ateko armiarma sare guztiak kendu zituen sekulako jaurtiketa bat eginez 10 metrotatik.
Atsadenaldia iritsi baino lehenago Zumetak egin zuen hirugarren gola Laskorainentzat.


Prestatzaile teknikoen hitzaldien ondoren hasi zen bigarren zatia Usabal kiroldegian, eta falta baten medioz zarauztarrek beraien bigarren gola egin zuten, baina Iker "Muniain"-en bitartez horitxoek beraien laugarren gola lortu zuten talde osoaren jokaldi polit bat ederki bukatuaz. Etxekoen momentu onenak bizitzen ari ziren Tolosan, eta orduan etorri zen talde guztiak ederki egindako jokaldi batean Zumetaren gola, bere arratsaldeko bigarrena.

Zarauztarrak berriro ere gerturatu egin ziren markagailuan atezain-jokalaria atera eta gero baina horrek ez zituen etxekoak kikildu eta Beñat "Pantxito"-ren bitartez etorri zen arratsaldeko azken gola. 6-3 markagailuan, beste hiru puntu, eta sekulako poza taldekideengan sailkapeneko lidergoa eskuratu bait dute momentuz.

Larunbatean Usabalen, Aitor eta Javi prestatzaile teknikoak, Javi delegatua, Aratz, Zumeta, Beñat, Etxebe eta Josu -haserako bostekoa - Gil, Iker Manso, Murgi, Lakun, eta Iker "gladiadorea". Joniko eta Mendi baja izan ziren.

Filiala, porrot mingarriarekin itzuli zen Galdakaora eginiko bidaitik. Santxoren mutilek 8-1 galdu zuten bertako Lagun Onak taldearen aurka.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]