2013-10-16

Laskorainek garaipen garrantzitsua lortu zuen Elorrion (2-4)

Aurreko jardunaldian Tolosala taldeari partidu zaila irabazi eta gero Elorriora bidaiatzea egokitu zitzaion Laskoraini. Hiru puntuak lortzea garrantzitsua zen sailkapeneko lehen postuetan kokatzeko, eta taldeak ez zuen huts egin.

Partidua oso parekatsu hasi zen, Elorrioko Buskantza hasieratik intentsitate handia eman zion, eta Laskorain taldeak ohikoa duen zonakako defentsan gogor lan egin behar izan zuen. Honela, Elorrioko erasoan zegoen jokaldi batetan, Gil kapitainaren presio on baten ostean Andoni Zumetak baloia lapurtu eta atezainaren aurrean bikain definituz 0-1-eko emaitza jarri zuen markagailuan.

Ildo beretik jarraitu zuen partiduak, etxeko taldeak erasoko jokaldi onak egiten, eta Laskorain taldea atzean sendo, baina hauetako batean, hiru minutu falta zirela lehen zatia amaitzeko, urrutitik egindako jaurtiketa baten aldaratzean 1-1-ekoa sartu zuen Elorriok.

Golpe gogorra izango zela bazirudien ere, alboko sake batetan, Beñat Balerdik Zumetaren mugimendua bikain ikusi eta pase on baten ostean Zumetak aurretik jarri zuen berriz ere taldea. Atsedenaldira emaitza honekin iritsiko zirela ematen zuen, baina sekula asetzen ez den Andonik, etxeko taldearen atezainak egindako pase bat moztu eta 1-3-koa sartu zuen atezainari iskin egin eta lurrean utzi ostean.

Bigarren zatian gogor hasi zen berriz ere Elorrio, erasoko jokaldi onak eginez paretetaz baliatuaz, baina partidu bikaina egin zuen Aratz atezainarekin topatu ziren behin eta berriz. Bost minutu falta zirela, etxeko taldeak atezain-jokalaria atera zuen, baina Laskorainek bikain defendatu zuen eta berriro ere Gilek baloia lapurtu eta Zumetari pasa ostean, honek arratxaldeko bere laugarren gola sartu zuen zelai erditik egindako jaurtiketa batekin. Ikusgarria mutil honek golak sartzeko duen erraztasuna.

Azken segunduetan Elorriok 2-4-ekoa sartu zuen markagailuan azken emaitza hau utziaz. Lan bikaina Aitorren mutilek egindakoa, etxetik kanpo bigarren garaipena lortu baitute segidan sailkapeneko lehen postuetan kokatuaz.

Igandean Elorrion, Javi delegatua, Aitor eta Javi entrenatzaileak, Aratz, Gil, Josu, Etxebe, Joniko –haserako bostekoa-, Beñat, Manso, Murgi, Lakun, Zumeta eta Koldo ikasle fina izan ziren protagonistak.

No hay comentarios: