Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Puntu baliotsu eta garrantzitsua lortu zuen Laskorainek Bilbora egindako bidaian

Ez ohiko jardunaldi baten aurrean aurkitu zen Laskorain taldea joan den larunbatean, Manchesterreko bidaia, lesioak eta beste konpromezu batzuk zirela eta, Endika eta Aratz atezainak eta Gil, Josu, Arkaitz, Joniko eta Zumeta baja izan baitziren. Aitorrek atezain batekin eta sei jokalarirekin bakarrik egin behar izan zion aurre partiduari, eta bere Ancelotti osabak  Bartzelonaren aurka bezala, defentsan oinarritutako partidu bat planteatu zuen.

Hasieratik Bilbo taldearena izan zen baloiaren jabetza, kalitatez beteriko jende gazteaz osatuta dagoen taldeak etengabe egiten zituen erasoaldiak, baina Laskoraindarrak ez ziren kokildu eta defentsa sendo batekin eta kontraerasoekin arriskua eraman zuten aurkariaren ate ingurura, atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritisi zirelarik.

Bigarren zatia ildo beretik hasi zen, Bilbok baloia bikain mugituaz eta aukerak sortzen, baina Laskorain izan zen aurkariaren atea zulatzea lortu zuen lehen taldea. Lakunek bere arerioa atzean bikain utzi ostean, baloia Etxeberi eman zion, eta honek bigarren zutoinera bere ohizko abiadura bortitzarekin Alonso iritsiko zela ikustean, pasea eman eta honek kalitatez definituaz 0-1-ekoa igo zuen markagailura.

Bilbok erasoan jarraitu zuen eta nekeak eraginda, Laskorainek baloia mugitzerakoan egindako bi hutsen ostean markagailuari buelta ematea lortu zuen. Partidua maldan gora jarri zitzaien horitxoei, 3 minutu bakarrik falta baitziren, baina beste behin, aurten erakusten ari den kasta hori atera zuten eta atezain jokalariakien egindako jokaldi batean BalerdiMedel”-ek orpoarekin egindako jaurtiketa batekin arratsaldeko azken gola lortu zuen 2-2ko emaitza utziaz.

Aipatu behar taldeko bi Ikerrek egindako lan bikaina, Saralegi atezaina alde batetik, meritu eta garrantzi handiko geldiketak egin baitzituen, eta Manso beste aldetik, partidu oso on batekin, momentu batzuetan Robinho brasildarra bailitzan magiaz beteriko jokaldiak oparitu baitzizkien “La Casilla” kiroldegira urbildutako zalegoei.

Larunbat arratsaldean Bilbon, Javi eta Aitorren batutapean, Iker (tronboia), Beñat (bonboa), Etxebe (tronpeta), Murgi (saxofoia) eta Manso (klarinetea) –haserako bostekoa-, Alonso (txapak) eta Lakuntza (bombardinoa). Harrobiari dagokionez, Santxoren taldeak 3-3 berdindu zuen Euskal ligan egiten ari den hasiera txukunari  jarraipena emanez.

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]