2014-02-11

Garaipen berri bat Laskorainek Elorrioko Buskantzaren aurka (4-2)

Partidu erakargarri baten aurrean aurkitu zen Laskorain taldea Usabal polikiroldegian, hirugarren postuan egonda bostgarrenean zijoan Elorrioko taldearen aurka jokatzea tokatzen baitzitzaion. Horitxoek partidua hasieratik menderatu zuten eta 4-2ko emaitzarekin bostgarren garaipena jarraian lortu zuten.

Partiduko haserako minutuak oso parekatsuak izan ziren, Elorrioko taldeak kantxa erdian banakako defentsa planteatu zuen, kontraerasoan jokalari azkarrekin min egiteko asmotan. Baloia ongi mugitutako jokaldi batetan kanpotarrek partiduko lehen abagune garbiaz gozatu ahal izan zuten, baina ez ziren sareratzeko gai izan. Baloiaren jabetza horitxoena zen eta erasoko jokaldietako batetan, Zumetak egindako mugimendu on bat Gil kapitainak bikain ikusi eta pase on bat eman ostean 1-0ekoa igo zuen markagailura pibot gazteak.

Denbora gutxira, horitxoen aldeko falta batetan, ohikoa duten jokaldi estrategiko bat erabilita Murgik arratsaldeko bigarren gola egitea lortu zuen. Atsedenaldia iritsi aurretik, Etxebek kantxa erdian aurkariari baloia lapurtu eta atezainaren aurrean maisutazunez definituaz horitxoen hirugarren gola egin zuen.

Lehen zatian lortutako abantailari etekin ateratzeko asmotan kantxaratu ziren horitxoak. Partiduak ildo beretik jarraitu zuen, baloiaren jabetza berriro ere ikastolako taldearentzat izan zen, baina abagune argirik sortu gabe. Minutuak aurrera joan ahala talde bizkaitarra gehiago arriskatzen hasi zen markagailuari buelta emateko asmotan, etxekoen ate ingurura arriskua eramanaz. Hauetako jokaldi batetan, Elorriokok egindako jaurtiketa bat Aratzek geratu eta azkar atera ostean Etxebe taldekidea aurkariaren ate aurrean bakarrik utzi zuen pase zehatz batekin, honek ezkerkada batekin 4-0ekoa sareratu zuelarik.
 
Azken minutuetan, Laskorainen bostgarrena etor litekeen jokaldi batetatik kanpotarrek kontraeraso azkar bat egin eta 4-1koa sareratu zuten. Partidua amaitzeko segundu bat falta zela, talde bizkaitarrak 10 metrotako jaurtiketa bati etekina aterata euren arratsaldeko bigarren gola egin zuten 4-2ko azken emaitza utziaz.

Emaitzarekin gustora geratu ziren larunbatean Aitor eta Javi prestatzaileak, Aratz, Gil, Murgi, Lakun eta Zumeta -haserako bostekoa-, Endika, Etxebe, Joniko, Manso eta Josu jokalariak.
 

2014-02-04

Laskorainen garaipen bikaina Tolosako derbyan (2-7)

"Welcome to the jail". Esaldi esanguratsu honekin jaso zituzten laskoraindarrak Eskolapioetako kiroldegian Tolosalako ultrek, pankarta erraldoi bat erakutsiaz.

Hiru puntu baino gehiago zeuden jokoan larunbat arratsaldean jokaturiko partiduan, batzuek ohorea zela esaten zuten, beste bazuek ordea errebantxa bat bezela ikusten zuten, lehengo urtean kiroldegi berean bizitako partidua zela eta.

Osagai guzti horiekin hasi ziren jolasten bi taldeak.

Etxeko taldea izan zen lehena markagailua estreinatzen, eta horrekin batera defentsa gogor batekin beraien kartak erraz erakutsi zituzten, kontraerasora itxaron eta ahalik eta min gehien eginez, baina Lakunza laskoraindarraren erantzun bikaina berehala etorri zen 1-1ekoa ipiniaz bolea polit baten bitartez.

Horrela bukatu zen lehen zatia.

Atsedenaldiaren ondoren bi taldeak errespetu hadiz kantxaratu ziren, baina jokaldi polemiko baten ondoren Zumetak bere arratsaldeko lehena egin zuen penaltia sareratuaz. Partidua berotzen hasia zen ordurako baina Lakunzaren baloi lapurketa baten ondoren, Jonikok kanpo erdian jaso eta hirugarren gola lortu zuen horitxoentzat. Txapela kentzeko modukoa.

Tolosala taldekoek beraien erantzuna eman zuten 2-3koa ipiniaz baina orduan beraien taldekide bat kanporatua izan zen bigarren txartel horia ikusi eta gero.
Kantxan jokalari bat gutxiagorekin, horitxoek ederki aprobetxatu zituzten beraien aukerak eta Zumetak bere arratsaldeko bigarrena egin zuen.

Partidua erabat hautsi egin zen eta horrela, lehenik eta behin, Gilek, Endika atezainaren pase polit baten ondoren, berriro ere Zumetak, hat-tricka lortuz, eta azkenik Josuk, egin zituzten gol bana Laskorainentzat (2-7).

Larunbat arratsaldean Tolosako Eskolapioetako Kiroldegian, Aitor entrenatzailea, Javi delegatua, Aratz, Gil, Josu, Etxebe eta Zumeta-haserako bostekoa- Murgi, Joniko, Manso, Lakun eta Endika.

                                                    
Azkenik, lerro hauen bitartez, gure doluminik beroenak eskeini nahi dizkiogu Urtziren familia, lagun eta Tolosa CF taldeari pairatu galeragatik.