Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 4-2 galdu zuen Lasarten Buruntza Aldaz taldearen aurka

Azken bederatzi jardunaldiko bolada onari bukaera eman zion Laskorainek larunbatean Lasarten jokatutako partiduan eta ezin izan zituen 3 puntuak Tolosara ekarri. Etxetik kanpo erakusten ari zen emaitza mailari ezin izan zion jarraipenik eman eta Usabaldik urrun Azarotik galdu gabezegoen taldeak amore eman behar izan zuen pasa berri den jardunaldian.

Partidu gogorra planteatu zuten bi entrenatzaileek lehen segundutik eta bi taldeen kantxa guztiko presioak hasieratik isladatzen zuen 3 puntuak poltsikoratzeko asko izerditu beharko zutela. Horrela, presioan Zumetak lapurtutako baloi bati esker eta Gil kapitainari baloia pasa ondoren, azken honek sarea zulatzea lortu zuen arratsaldeko lehen gola gauzatuaz.
Ez zuen asko iraun poztasunak ikastolako taldean, izan ere etxekoen hurrengo eraso arriskitsuan Aratz atezaina gailentzea lortu  bait zuten berdinketa ipiniaz. Tolosarren bigarren gola, lehen golaren era berean iritsi zen Zumetaren bitartez. Atsedenaldira iritsi aurretik etxeko taldeak berdinketaren gola lortu zuen.

Bigarren zatian partiduaren bila irten zen Aitorren taldea baina, etxeko atezainaren lan onak batzuetan, eta kanpotarren punteria faltak besteetan, ez zuten asmatu baloia sareratzen. Kontraerasoan irtendako jokaldi bat ederki aprobetxatu zuen ordea etxeko taldeak, laskoraindarrek area ertzean egin behar izandako falta baten ondorioz lortu bait zuten aurretik jartzea lasartearrak.
Arratsaldeko tentsio handieneko minutuak bizitzen ari ziren Lasarteko kiroldegian eta ondorioz bi taldeak 5 falta pilatu zituzten minutu asko gelditzen zirelarik jokatzeko. Tolosarrek izan zuten 10 metrotatik gola egiteko lehen aukera baina Lakunek ez zuen asmatu eta ondoren aukera etxekoek izan zuten, Endikak lehen jaurtiketa desbideratzea lortu zuen baina aldaratzea jokalari berdinari iritsi zitzaion eta bigarrengoan ez zuen hutsegin markagailua 4-2 ipiniaz.

Partidua maldan gora jarri zitzaien tolosarrei eta 7 minutu faltan atezain-jokalaria kantxaratzea erabaki zuen partiduaren dinamika aldatzeko asmoz baina minutuak aurrera zihoazen eta markagailua ez zen gehiago mugituko etxeko taldearen defensa onaren eta ikastolakoen ideia faltaren ondorioz.
Larunbatean burumakur egin zuten Tolosara buelta Javi delegatuak, Aitor entrenatzaileak eta Aratz, Balerdi, Gil, Lakun, Josu –haserako bostekoa- Murgi, Etxebe, Manso, Mendi, Zumeta eta Endika taldekideek. Harrobiari dagokionez, Santxoren taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Usabalen (6-3).

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]