2008-06-03

2008-ko Jira Usabalgo polikiroldegitik irtengo da

Ekainak 7, larunbata, goizeko 10:15-etan Usabalgo polikiroldegian. Hori da laskoraindarrek egutegian gurutze haundi batez markatuta duten eguna, hortxe hasiko baita 2008-ko Jira.

Bidean, urteko pasadizoak koplatan errepasatzeaz gain, Loiolako Inaxiori Nazional B mailako hirugarren postua eskeini eta datorren urterako indarrak emateko eskatuko zaio.

Beti bezela, sorpresaren bat izanen da jokalari eta zalegoen artean espero diren 20-25 bat lagunentzat.

Animatu zaitezte.

No hay comentarios: