Full width home advertisement

Post Page Advertisement [Top]

Laskorainek 2-3 hartu zuen mendean Iturriondo taldea eta bigarren postuan kokatu da

Pasa den astean lidergoa galdu eta laugarren postura jausi ondoren, Iturriondo bigarren sailkatu berriaren aurka indarrak neurtzeko unea egokitzen zitzaion larunbatean Laskorain areto futbol taldeari.

Norgehiagoka neketsua zen printzipioz tolosarrentzat aurresaten zena, izan ere, Bilboko Txurdinaga polikiroldegiaren etxetiarrak eskeintzen duen maila altua dela eta, aintzat hartzeko trabak agertzeaz gain, Javi eta Jorgeren mutilak azken bi partiduetan punturik lortu ez izanaren “handicap”-arekin igo bait ziren autobusera. Hori gutxi balitz eta pulamentuzko entrenamendurik burutu gabeko aste bati, Elola, Murgi, Alonso eta Joniko jokalarien bajak gehitzen badizkiegu, Larunbateko puntuek balio bikoitza dutela baieztatu daiteke inungo ezbairik gabe.

Konzentrazioz beterik eta neurketak zuen garrantziaren jakitun kantxaratu ziren beraz horitxoak aparteko seriotasuna erakutsi zutelarik defentsan hasiera-hasieratik. Bilbotarrek osatzen duten eraso alaiari era guztietako oztopoak erakutsi eta gero 0-2-ko emaitzarekin ipini ziren aurretik ikastolakoak, golegilea Gil TDI-a izan genuen birritan. Aspaldi honetan haserrealdian iraun eta gero, azkenik areto futbolarekin bakeak egiteko erabakia hartu duela dirudi, lehen zatiko protagonista nagusia bera izan genuelarik. Endika, Bikutzeko “Darek” atezainak ere merezi du aipamenik, esku bikainak ateratzeaz gain, penalti bat ere gelditu bait zuen tarte horretan arerioaren etsipenerako.

Bigarren zatian etxekoek gehiago estutzeko ahalegina egin zuten, baina aldea murriztea lortuagatik, Landerrek beste sareratze bat egin eta 1-3-koa igo zuen markagailura. 14 minuturen faltan bizkaitarrek atezain jokalariaren taktika ipini zuten jokoan, aldea berriro murriztea erdietsi zutelarik, baina 2-3-ko emaitzari bikain eutsi zioten tolosarrek amaierararte.

Yustos “Sparrow kapitainari” eskerrak eman nahi zaizkio kronika honetan, konpromezuz beteriko keinu batean Bilbora bidaiatu bait zuen nekez bete ahal izan zen deialdi bat osatzeko.

Larunbatean Bilbon, Javi delegatua, Alonso eta Javi entrenatzaileak, Imanol prestatzaile fisikoa, Endika, Telleria, Barriola, Gil, Lander, Zabala, Yustos, Belloso, Ekhi eta Urko jokalariak izan ziren garaipen haundiaren protagonistak.



Amatri

No hay comentarios:

Bottom Ad [Post Page]