Larunbatean
eman zion Laskorainek bere historiako 20. denboraldiari hasiera. Iaz 2.B-ko
txapelketan jokatu ondoren –mailari eusteko bi puntu eskasen faltan amaitu
zuten-, horitxoak 3. mailan dira berriro, beraien habitat naturalean, 20 urteko
bilakaeran 12. aldiz arituko baitira bertan.
Nahiz eta iazkoarekin ezin alderatu, aurtengo txapelketa ere erakargarritasunez betea dator. Laskoraindarrek maila altuko arerioekin lehiatuko dute, iaz ezik beraiek baino maila altuagoetan aritutakoak zenbait, baina erakargarritasunik handiena Tolosaldeako lau taldek jokatuko dutela da. Ikusiko dugu “game of thrones” partikular honetan zein egiten den burdinezko tronoarekin.
Nahiz eta iazkoarekin ezin alderatu, aurtengo txapelketa ere erakargarritasunez betea dator. Laskoraindarrek maila altuko arerioekin lehiatuko dute, iaz ezik beraiek baino maila altuagoetan aritutakoak zenbait, baina erakargarritasunik handiena Tolosaldeako lau taldek jokatuko dutela da. Ikusiko dugu “game of thrones” partikular honetan zein egiten den burdinezko tronoarekin.
Gauzak
larunbatean ez ziren batere ondo hasi. Azken epaia denborak emango duen arren,
hasiera batean txapelketako oilartxo bat den Aurreraren bisita jaso zuten
ikastolakoek eta partida merezimendu guztiz galdu zuten 3-5.
Ez
dakigu aurredenboraldiko nekea izan zen, Usabalgo sargori itogarria ala baja
ziren jokalarien hutsunea, baina horitxoek partida makala osatu zuten. Jokoz
eta intentsidadez baxu, erasoan ez zuten minik egin eta defentsan gailenduak
izan ziren behin eta berriz, lehen zatia izan zelarik larriena. Atsedenaldiko 0-2koa
gasteiztarrentzat baino tolosarrentzat zen hobea.
Berragerpenean
gauzak zertxobait parekatu ziren baina baloia eskuaz ikutzeagatik Murgiren
expulsioa suposatuko zuen penaltian, bisitariek hirugarrena sartu zuten.
Ondoren horitxoek atezain jokalaria atera zuten, bikain burutu gainera, eta markagailua
apaintzea behintzat lortu zuten.
Datu
positiboekin amaitzeko, ederki aritu zen Eñaut Vazquez gaztearen debuta
azpimarratu behar da eta hiru golegileak gogoratu: Ekhik, Etxebek eta Txikik
egin zuten gol bana, danak atezain jokalari jokaldian. Bide batez, ziur gaude
aurten hiru jokalari hauen protagonismoa inoiz baino handiagoa izango dela.
Burua
jada bigarren jardunaldian zutela irten ziren Usabaldik Javi delegatua, Aitor
Garcia entrenatzailea eta Endika, Telleria, Gil (k), Etxebe, Ekhi –haserako bostekoa-,
Txiki, Murgi, Vazquez, Beñat Balerdi eta Aratz jokalariak. Zarautzen Lander,
Joniko eta Alonso berreskuratzea espero da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario